Merkatu penetrazioa (sartze-tasa)


KategoriakEnpresa

Merkatu penetrazioa edo merkatuko penetrazioa, sartze-tasa ere deitua, populazio batean edo produktu edo zerbitzu baten merkatu potentzialean produktu edo zerbitzu hori eskuratu eta erabiltzen dutenen portzentajea da. Marketinean maiz erabiltzen den metrika da. Adibidez, ordenagailu eramangarrien merkatu penetrazioa %40 dela esaten denean, erabiltzaileen %40ak eramangarria erosi edo erabiltzen duela adierazi nahi da. Merkatu penetrazioa merkatu baten hazkundearen adierazlea da: produktu berritzaile baten merkatu penetrazioa txikia bada, merkatu horrek hazteko joera handia duela ondoriozta daiteke.

Beste adiera batean, merkatu penetrazioa enpresek merkatuetan sartu eta haietan merkatu kuota handitzeko estrategia ere bada.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, market penetration.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.