Merkatu-nitxoak (merkatu-hobiak)


KategoriakEnpresa

Merkatu-nitxoa edo merkatu-hobia merkatu segmentu batean kontsumitzaile dagoen talde txikia da, oso behar bereziak dituena, maiz modu egokian asetu gabeak, eta beraz negozio-aukera izan daitekeena, bereziki diferentziazio-estrategia garatuz. Horretarako ordea, baldintza batzuk bete behar dira: nitxoaren tamaina nahikoa izan behar da errentagarria izateko, operazio berezituak behar ditu, ekoizpenean, marketinean nahiz banakuntzan, eta bezeroak prest egon behar dira gehigarri bat ordaintzeko. Segmentuaren eta nitxoaren arteko diferentzia nagusia tamaina da: segmentuak nitxo batzuk bildu ditzake bere baitan. Nitxoaren adibide gisa, galleta ekologikoen baitan azukrerik gabekoak bilatzen dituzten kontsumitzaileek osatzen dutena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, market niche; gaztelaniaz, nicho de mercado.

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.