Merkatu beltza


KategoriakEkonomia

Merkatu beltza estatuaren zerga eta bestelako kontroletatik at dauden gaiak eta produktuak trukatzen diren merkatu informal eta legez kanpokoa da. Legezkoak ez diren produktuak (legez kanpoko drogak, gerra-armak, animalia babestuak, ...) trukatzen diren merkatua ere bada. Ekonomia informalaren atal nagusietako bat da, bereziki zabaltzen dena herrialde interbentzionista eta autarkikoetan, hala nola kanpoko produktuei arantzel handiak eta bestelako trabak jartzen zaizkienean. Neurri handiagoan edo txikiagoan, merkatu beltza estatuaren sarrera fiskalen kaltetan garatzen den jarduera da, delikuentzia bultzatzeaz gainera. Kontsumitzailearentzat gainera, prezioak altuagoak dira merkatu aske eta arrunt batean baino. Hala ere, garai historiko batzuetan merkatu beltza merkatu arruntetan eskuratu ezin zitezkeen oinarrizko produktuak (botikak, elikagaiak, gailuak, ...) eskuratzeko aukera bakarra izan da, hala nola Espainian gerra zibilean eta gerraostean, estraperlo deitu zen horren bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, black market; gaztelaniaz, mercado negro.

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.