Ez nahastu merkataritza aske edo librearekin.
Merkatu askea edo merkatu librea, lehia askea edo konkurrentzia askea ere deitua (ikus, gainera, merkatua, kontzeptu ekonomiko gisa), produktu eta zerbitzuen prezioak eskariaren eta eskaintzaren legeen bitartez ezartzen diren marko ekonomikoa da, estatuaren eskuhartze zuzenik gabe. Marko ekonomiko horren aldeko doktrinaren arabera, merkatua autorregulatu egiten den entitate bat da, orekara heltzeko mekanismoak baditu, eta horrela baliabideen esleipen efizientea lortzen da, kontsumitzaileen utilitatea eta ekoizleen mozkinak maximotuz. Merkatu askea merkatu-ekonomia deitzen diren ekonomien oinarrian dago eta liberalismo ekonomikoaren printzipio nagusia da. Merkatu askea oinarritzen den merkatu-egitura ideala lehia perfektua da, non beste ezaugarri hauek ere biltzen diren: jabetza pribatuaren bermea, sarrera- eta irteera-hesirik gabeko jarduera ekonomikoak, enpresen merkatu boterea txikia edo nulua, kapitalen fluxua askea eta informazio perfektua.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, free market; gaztelaniaz, libre mercado.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lehia perfektuaLehia perfektua, lehia perfektuko merkatua, konkurrentzia perfektua edo konkurrentzia osoa (ikus, gainera, lehia edo konkurrentzia orokorrean) industria edo sektore batean, enpresa edo saltzaile asko (ikus, atomizazioa), erosle asko, erosketa…
Askatasun ekonomikoaAskatasun ekonomikoa gizabanakoek merkatu libreko esparru batean enpresa ekimenak abiarazi eta jarduera ekonomikoak garatzeko duten eskubidea da. Esparru ekomiko libre horretan, eskaintzaren eta eskariaren indarrak izan behar dira,…
Merkatu-ekonomiaMerkatu-ekonomia edo merkatuko ekonomia agente ekonomikoek euren erabaki askeekin (ikus, merkatu askea) ondasun guztien prezioak eta ekoizpenak finkatzen dituzten sistema ekonomikoa da, haiek osatutako eskariaren eta eskaintzaren arteko…