Merkatu akatsak edo merkatu hutsegiteak merkatu batean gertatzen diren inefizientziak edo ongizate-galerak (prezio altuegiak, eskaintza urria edo nulua) dira.
Hainbat arrazoi daude merkatu-akatsak izateko:
- lehia inperfektua: adibidez, monopolio batean kontsumitzaileek prezio altuagoa ordaindu behar duten ondasuna eskuratzeko;
- kanpokotasunak edo kanpo eraginak, prezioek sortutako kostuak islatzen ez dituztenean: adibidez, gai kimiko bat ekoitzi eta baliatzeagatik ingurumenean sortzen den kutsadurak dakarren kostua prezioan islatzen ez denean;
- informazio asimetrikoa, adibidez saltzaileak produktuaren kalitatea txarra dela dakienean, eta erosleak ez;
- ondasuna publikoa izatea, alegia produktua edo zerbitzua hornitzen denean, horren erabileratik kanpo inor uzteko ezintasuna dagoenean, adibidez kaleko argiak edo errepideak eskaintzen direnean; azkenean, ondasun horiek ordaintzeko inor prest ez dagoenez, merkatuan ez dira eskaintzen;
- ziklo ekonomikoek dakarten ezegonkortasuna.
Merkatu akatsak zuzentzeko, estatuaren eskuhartzea izaten da beharrezkoa, ondasun publikoen kasuan ondasun horiek denentzat eskainiz (kaleko argiak, errepideak) edo behar den erregulazioa ezarriz (adibidez, gehienezko prezio bat monopolioen kasuan).
Loturiko artikuluak
Merkatu Eraginkorren HipotesiaEkonomian, Merkatu Eraginkorren Hipotesiaren arabera, merkatu eragileek merkatuari buruzko informazio osoa jakinda jokatzen dute, eta horrela prezioek une batean eskuragarri dagoen informazio guztia islatzen dute. Besteak beste, hipotesi…
Merkatu erregulatuak eta merkatu autorregulatuakMerkatu erregulatuak edo merkatu arautuak estatuak arautu edo erregulatzen dituen merkatuak dira (ikus, gainera, merkatuaren erregulazioa), prezioak finkatuz edo mugatuz, araudi zorrotzak ezarriz enpresen konkurrentzia edo lehiari buruz…
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…