Merkataritza mugikorra (m-merkataritza)


KategoriakEnpresa

Merkataritza mugikorra, m-merkataritza edo m-commerce ere deitua, telefono mugikorraren bitartez produktuak eta zerbitzuak erosi eta ordaintzeko garatzen diren teknologien multzoa da. XX. mendearen bukaeratik abiaturik, telefono mugikorren zabalkuntzarekin batera, abiarazitako teknologia, urte gutxitan aurrerapen handiak eta gizartean zabalkuntza itzela izan duena. 2010eko hamarkadatik teknologiak aurrerapausoa egin eta edozein erosketa, denda fisikoan bertan edo online, telefonoaren bitartez ordaintzeko aplikazioak garatu ziren, kreditu- eta debitu-txartel fisikoen beharrik gabe; horrela, orokorrean online merkataritza denda tradizionalen kaltetan garatu bada ere, merkataritza mugikorra denda tradizionaletan erosi eta ordaintzeko baliabidea dela esan behar da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comercio móvil.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.