Merkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria eta baloragarria den "aktiboa ken pasibo galdagarria" balio totala kenduz egiten da, hots, kontabilitate-balioarekin alderaturik gehiegiz ordaintzen den balioa litzateke. Horren amortizazioari buruz irizpide ezberdinak izan dira; Espainian 2015ean egindako azken aldaketaren arabera, 10 urtetan amortizatuko dira, Europar Batasuneko zuzentarau bati jarraiki, aurrez nazioarteko kontabilitate arauetan amortizagarria ez zela baina kalteak (itzulgarriak izan daitezkeenak) jaso ditzakeela onartu zen arren.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, goodwill; gaztelaniaz, fondo de comercio.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Merkataritza elektronikoaMerkataritza elektronikoa edo internet bidezko salmenta Internet edo beste telekomunikazio-plataformen bitartez garatzen den merkataritza edo salmenta aldaera da, enpresek partikularrentzat (B2C) nahiz enpresek beste enpresentzat produktuak eta zerbitzuak…
Frankizia (merkataritza)Merkataritzan, frankizia frankizatzaile izeneko enpresa batek bere marka ustiatu eta bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko erabiltzen duen merkataritza-establezimenduen sarea da, frankiziatu izenekoek kudeatu eta horren mozkinak jasotzen dituztenak,…
Merkataritza-efektuakMerkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira).…