Egoitza elektronikoa administrazio publiko batek herritarren esku informazioa eman, zerbitzuak eskaini eta izapideak egiteko eskaintzen duen webgune bat da. Bereziki segurtasunari buruz bermaturik dauden wenguneak dira, identifikazio eta…
Merkataritza elektronikoa edo internet bidezko salmenta Internet edo beste telekomunikazio-plataformen bitartez garatzen den merkataritza edo salmenta aldaera da, enpresek partikularrentzat (B2C) nahiz enpresek beste enpresentzat produktuak eta zerbitzuak merkaturatuz. Enpresentzat merkatua maila lokaletik haratago, mundu zabaleraino, bere produktuak eskaintzeko aukera ematen du, saltoki fisikoen beharrik gabe eta zuzeneko edo ia-zuzeneko harremana bideratuz bezeroekin; era horretan, salmenta-bolumenak handitu, eskala-ekonomietara heldu eta ondoriozko kostu txikiagoak lor ditzake; aldi berean, bezeroak hobeto ezagutzeko aukera ematen duen salmenta mota da, informazio-teknologiei esker eskuratzen diren big data direlakoen bitartez. Kontsumitzaileek, berriz, prezio-kalitate erlazio hobeagoko produktuak eskuratzeko aukera dute era horretan, beste erabiltzailen iritzen bitartez, adibidez, elkarrekin aise konparatu daitezkeen produktuen eskaintza zabalago batekin batera, eta hori guztia erosotasunez eta etxetik mugitu gabe erosiz eta produktua jasoz. Enpresaren eta kontsumitzailearen arteko komunikazioa, gainera, etengabea da merkataritza elektronikoan, eta kontsumitzaileak berehalakoan jaso ditzake eskaintza eta bestelako promozio-ekintzen berri.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, e-commerce; gaztelaniaz, comercio electrónico.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.