Merkataritza-balantza


KategoriakEkonomia

Ekonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza edo balantza komertziala esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak esportazioak baion handiagoak direnean alegia), merkataritza-defizita dago. Merkataritza balantzarekin loturiko kontzeptu bat estaldura-tasa da, esportazioak inportazioekin zatituz kalkulatzen dena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, trade balance; gaztelaniaz, balanza comercial.

Ikus, gainera

152 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.