Ekonomia klasiko edo ekonomiaren eskola klasikoa XVIII. mendean Adam Smith abiarazi eta XIX. mendean beste ekonomialari batzuek, haien artean David Ricardo, Jean-Baptiste Say, Malthus, John Stuart Mill eta…

Merkantilismoa XV. mendearen erditik XVIII. mendearen hasiera arte Europako herrialdeetan nagusitu zen doktrina eta praktika ekonomikoa izan zen, bereziki protekzionismoa aldezten zuena nazioko ekonomia sustatzeko.
XV. mendeko goraldi ekonomikoarekin batera, monarkia zentralizatuak joan ziren indartzen Europan, euren sostengurako baliabide oparoak behar zituztenak. Erdi Aroko moderazio-izpiritua gaindituz, aberaste indibiduala eta nazionala lehenetsi egin ziren, eta horretan eragina izan zuten zalantzarik gabe Amerikaren aurkikuntzak zabaldu zituzten aukera berriek zein Berpizkundearen eta Erreformaren pentsamolde berriek. Garaiko pentsamolde berriei erantzuteko, merkantilismoak doktrina ekonomiko interbentzionista proposatu zuen:
Merkantilismoaren teoriko nabarmenak izan ziren Thomas Mun (1571-1641), Josiah Child (1630-1699), Jean Bodin (1530-1596), Antoine de Montchrestien (1575-1621), William Petty (1623-1687) eta Jean-Baptiste Colbert (1619-1683). Hala ere, pentsalari horiek iritzi aski desberdinak izaten zituzten, eta hala zenbait eskola sortu ziren merkantilismoaren baitan:
Edonola ere, praktikan bereziki Frantzian eta Inglaterran nagusitu zen merkantilismoa. XVIII. mendetik aurrera, ordea, nazio barruko merkataritzarako metal preziatuen erabilera gutxitzen joan zen, billeteen ugaltzearen ondorioz; horrekin batera, Ilustrazioaren idealei jarraiki, monarkia zentralizatuen interbentzionismo ekonomikoa kolokan jarri zen. Horrek guztiak merkantilismoaren gainbehera eragin eta doktrina ekonomiko berriak ekarri zuen, hala liberalismoa, merkantilismoaren protekzionismoaren aurkakoa, eta fisiokrazia.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.