Lursail zabalak edo lursail irekiak, nazioartean inglesezko openfield izenaz ere ezaguna, nekazaritza paisaia mota bat dira, non lursailak irekiak diren, beraien arteko hesirik gabe, eta orokorrean oso zabalak,…

Geomorfologian, antzinako mendiguneak, mendigune zaharrak, mendikate zaharrak edo mazizo zaharrak erliebe goratu eta forma samurrekoak dira, morfologikoki altuera ertaineko mendikateak eta goi lautada edo penelautada biltzen dituztenak. Antzinako aro geologiko batean izandako orogenia dute jatorri, gerora erliebea guztiz higatu eta orogenia berri batek horren hondarrak altxatu edo goratu dituena. Iberiar Penintsulan, Galiziako mendiak, Toledoko mendiak eta Sierra Morena dira mendigune zaharrak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, macizo antiguo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.