Mendekotasun-tasa (dependentzia-tasa)


KategoriakEstatistika

Mendekotasun-tasa (*menpekotasun-tasa) edo dependentzia-tasa mendekotasun-egoeran duen biztanle kopurua zati biztanleria aktiboa da, une jakin batean eta eskualde jakin bati buruz, portzentajean adieraztia. Adibidez, %20ko mendekotasun-tasak adierazten du lan egiten edo lan egiteko prest dauden 100 pertsonako 20 pertsona (5 pertsoan aktibotik 1) mendekotasun egoeran, etengabeko zaintza iraunkorraren beharrarekin alegia, daudela esan nahi du. Era horretan, mendekotasun-tasak gizarteak mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko egin behar duen ahalegina neurtzen du. Ohikoa da, mendekotasuna pairatzen duten pertsonen artean, haurrak eta zaharrak bereiztea, horrela pertsona zaharren mendekotasun-tasa kalkulatzean, mendekotasun egoeran dauden pertsona zaharrak soilik zenbatu behar dira.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa de dependencia.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.