BEG edo balio eguneratu garbiaren kalkulua deskontu tasa ezberdinetarako kalkulatzen denean, BEG kurba eskuratzen da. Elkarrekiko bateraezinak diren bi inbertsio proiektu alderatu behar direnean, horien BEG kurbak eratu…

Eskolatze-tasa edo eskolarizazio-tasa adin bakoitzeko ikasten ari diren pertsonen proportzioa da. Bi motako eskolatze-tasa bereizten dira: alde batetik, eskolatze-tasa gordinak ikasketa-maila jakin batean ikasten diren pertsonen kopurua zati ikasketa-maila horri dagokion adina duten pertsona kopurua da; bestetik, eskolatze-tasa garbia edozein mailatan ikasten ari diren adin jakin bateko pertsona kopurua zati adin horretako pertsona kopuru totala da. Eskolatze-tada giza garapenaren funtsezko adierazleetako bat, eta alfabetatzearekin estu loturik dago.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, schooling rate, enrolment rate; gaztelaniaz, tasa de escolarización.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.