Mendeko zorra


KategoriakEnpresa

Mendeko zorra zor arruntaren mendean edo atzean dagoen enpresa baten pasiboko zorra da, hau da, enpresa likidatuz gero mendeko zorrak  ohiko zorraren atzetik kobratzeko eskubidea, baina sozietateko bazkideen edo akziodunen aurretik. Beraz, mendeko zorrak duen ez ordaintzeko arriskua zor arruntaren eta enpresako kapitalaren artekoa. Mendeko zorra normalean enpresa batek jaulkitzen du bonu moduan, normala baino errentagarritasun handiagoarekin, gainerako zorren azpitik kobratzeko lehentasuna duen zorra izateak dakarren arriskuagatik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, subordinated debt; gaztelaniaz, deuda subordinada.

156 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.