Antzerkian eta zinemagintzan, melodrama musika eta drama uztartzen dituen generoa da, istorio sinple eta pertsonaia landugabeak protagonistatzat hartuz eta dramatizazioa muturrera eramanez (maitasun harremanen haustura, ezbeharrak, ...), errukia, tristura eta beste oinarriko emozioak ikuslearengan piztea beste helbururik ez duena, musika efektista lagun. Batzuetan, musikarik gabe bada ere, horrelako ezaugarri batzuk jasotzen dituzten idatzizko literatura lanak ere melodrama kategorian biltzen dira (eleberri erromantikoak, ...).
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
SentimentalismoaSentimentalismoa emozioak eta sentimenduak nabarmendu edo gehiegiz adierazten dituen baliabide narratiboa da, bestearengan emozio sinple eta berehalakoak sorraraztea beste helbururik ez duena, arrazoimena bigarren maila batean utziz. Erromantizismoaren…