Ekoizpena edo produkzioa lanaren bitartez input, sarrera edo faktore batzuk konbinatuz, fisikoak (lehengaiak, makineria, instalakuntzak) produktu, zerbitzu edo output berriak lortzen dituen jarduera eta prozesua da, pertsonen beharrak…
Mehatxu globala mundua bere osotasunean, herrialde nahiz gizarte guztiak, erasaten dituen arriskua da. Mehatxu global batzuk arrisku naturalekin loturik daude, haietako batzuk gizakiak zeharka eragindakoak, aldaketa klimatikoa eta pandemiak kasu; beste batzuk, berriz, naturak eragindakoak dira guztiz, eta mundu osoa astindu edo eskualde jakin batera mugatuta ere, bigarren mailako eraginak mundu osoan dituztenak, hala nola lurrikarak edo gertakari bulkaniko edo meteorologiko muturrekoak (adibidez, Japoniako 2011ko tsunamiak instalakuntza nuklear batzuk arriskuan jarri zituen, mundu osoko mehatxu bilakatuko zirenak).
Badira gizakiak zuzenean eragin dituen mehatxu globalak, hala nola istripu eta gerra nuklearrak, kutsadura globalak (adibidez, plastikoek itsasoan eragindakoa) eta munduan nagusi den sistema sozioekonomikoarekin eta bere epe ertain eta luzerako iraunkortasun ezarekin loturiko bestelako arrisku sistemikoak, hala nola baliabideen agorpena eta gehiegizko desberdintasunak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, global threat; gaztelaniaz, amenaza global.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.