Saturazio terminoa (latinezko saturare aditzetik, "guztiz bete, lepo bete", satis hitzetik , "nahiko, aski") zerbait gainezka dagoela adierazteko erabiltzen da. Hainbat testuingutan erabil daiteke: Saturazio kimikoari buruz jakiteko,…
Mediazentrismoa gizartean nahiz maila indibidualean hedabideen eta sare sozialen ubikuotasun edo nonnahikotasuna eta hegemonia da, iritzi publikoa eta ideologia sortuz eta zabalduz eta botere politiko moduan jokatuz. Esan liteke muturreko mediatizazio egoera dela, iritzi eta informazio zabaldu eta partekatzeko modu bakarra hedabideen bitartez gertatzen denean, haietatik kanpo edo hedabide xume eta apaletan murgiltzen direnen mezuak baztertuz. Horren alternatiba gisa, soziozentrismo izeneko ikuspegia proposatu da, gizartean dauden mugimendu, klase, eztabaida eta gatazka guztiak integratzen dituena, modu dialektiko batean, mediazentrismoaren diskurtso hegemonikoaren aurka.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.