Espazio publikoa edo eremu publikoa hiritarrek egoteko eta ibiltzeko eskubidea duten espazio fisikoak dira, irekiak (plazak, kaleak) nahiz itxiak (liburutegi publikoak, adibidez). Definizio sinple horretatik haratago, espazio publikoek…

Mediatizazioa esfera publikoko gai bati buruzko informazioa eta eztabaida hedabideek egituratu eta moldatzeko prozesua da. Muturreko egoeran, mediazentrismoa dakar. Mediatizazioaren ondorioz, hedabideek gai jakin bat zein markoren barruan informatu eta eztabaidatu behar den erabakitzen dute, agerian utziz horrela egungo gizartean hedabideek duten boterea (ikus, laugarren boterea). Horrela, mediatizazioak, adiera orokorragoan, hedabideek esfera politikoa eta gizarte harremanak menderatzeko duten ahalmena ere adierazten du.
Hedabideek igortzen duten informazioan eta erabiltzaileekin sortzen duten interakzioan, mezuek logika, esanahi eta zentzu bereziak hartzen dituzte, interes politiko eta ekonomiko jakinekin eta mezu haiek sorrarazten duten eragin apartekoaren bitartez. Hedabideetatik zabaltzen den informazio horren ezaugarri berezi horiek guztiek osatzen dute mediatizazioa. Ildo horretatik, mediatizazioa hedabideek erakunde politiko, ekonomiko eta kuluralen eta gizabanakoen artean sorrarazten duten interakzio-mota berria dela esan liteke, hedabideek eta bereziki masa-hedabideek, nonnahikotasuna eta masifikazioak gizarteko harremanetan sorrarazi duten aldaketa sakona. Mediatizazioak botere apartekoa ematen die hedabideei, baina aldi berean hedabideak botere politiko eta ekonomikoen mendean jartzen ditu, haiek hedabideek duten garrantziaz jabeturik. Hori horrela, hedabideek esparru giltzarri gisa eratzen da gizartean, hedabideek igorzten duten informazioak agenda publikoa eragiten baitu zuzenean, eta horrexegatik guztiz eremu erregulatu eta kontrolatua bilakatzen da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.