Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.
Gizapedia
Aire libreko meategi bat. Kredituak:Timjarrett.Commons.
Meategiak, meatzeak edo meatokiak mea edo minerala erauzi eta ustiatu egiten den lur-eremuak dira, aire librean nahiz lurrazpian. Erauzketa eta ustipane jarduera horri meatzaritza edo meagintza deritzo. Aire libreko meatzaritzan, harrobiak eta aire libreko meategiak bereizi beharra dago; izan ere, harrobietan harriak eta orokorrean balio erlatiboki eskasa duten materialak erauzten diren bitartean, aire libreko meategietan mea edo minerala erauzten da zentuz hertsian, balio handiagokoa dena. Lurrazpiko meategiak, berriz, lurrazpian putzuak, tunelak, galeriak eta arrapalak zulatuz ustiatzen dira, bertatik aprobetxagarria den materiala erauzteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mina.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.