Mikromatxismoak, maiz mM laburdurarekin ere deituak, ideologia eta jarrera matxista eta heteropatriarkala adierazten duten praktika kultural normalizatuak dira, orokorrean oharkabean onartu eta horregatik gehienetan matxistatzat hartzen ez direnak.…
Matxismoa gizonaren ezaugarri heteropatriarkalak goraipatu eta emakumea gutxietsi egiten duen nagusikeriazko jarrera eta portaera irrazionala da. Emakumearenganako abusu, jazarpen eta eraso sexualak, emakumea objektu sexualtzat hartzea, agresibitatea, emakumearen bazterketa eta mespretxua. Hipermaskulinitate gisa ere ulertu daiteke, eta ildo horretatik gizonak etiketatu eta sailkatu egiten dituen estereotipoak biltzen ditu: ikuspegi matxista batetik, gizona indartsua da, fisikoki nahiz psikologikoki, gogorra, serioa eta independentea, eta ezaugarri horiekin bat ez datorren gizona azpikotzat edo homosexualtzat hartzen da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.