Materialismoa


KategoriakFilosofia

Materialismoa munduan eta unibertsoan materia beste ezer ez dagoela baieztatzen duen ikuskera filosofiko orokorra da, materiatzat hartuz espazio jakin batean une jakin batean existitzen den zerbait (eta ez formarekin batera aztertu ohi den materiaren kontzeptu aristotelikoa). Materialismoaren baitan hainbat joera eta teoria biltzen dira: lehenengo teoria materialistak Leuzipo eta Demokrito filosofo presokratikoek, estoikoek eta Epikurok plazaratu zituzten; baina Aro Modernotik aurrera nagusitu ziren Mendebaldeko pentsaeran ikuskera materialistak, enpirismoaren, positibismoaren eta zientismoaren inguruan.beste alde batetik, materialismoak gorputza-gogamena problemari buruz pentsamendua, ideiak eta kontzientzia materiatik independenteak ez direla baieztatzen du, espiritualismoaren aurka, eta beraz burmuin materiala dela pentsatzen duena eta kontzientzia duena. Marxismoaren oinarri diren materialismo historikoa, gizartea eta historiaren bilakaera kondizio materialen mendean daudela baieztatzen duena, eta ondorengo materialismo dialektikoa, materia kontzientziaren gainetik dagoela aldezten duena, materialismoaren aldaerak dira orobat.

Erreferentziak

231 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.