Introspekzioa (latinezko intro, "barruan", eta spicere, "begiratu", hitzetatik) edo barne-begirada nork bere baitan bildu eta bere prozesu mentalak (gogoetak, sentimenduak eta asmoak) aztertzea da. Adibidez, introspekzioa egiten dugu…

Espiritualismoa edo izpiritualismoa filosofia izpiritu edo kontzientziaren azterketa dela, bereziki introspekzioaren bitartez, aldezten duen korronte filosofikoa da. Korronte horretatik beste eskola filosofiko batzuk sortu ziren, hala nla bitalismoa. Beraz, aurkako filosofiatzat izango luke materialismoa. XIX. mendean sortu zen Maine de Biran (1766-1824) filosofosaren eskutik, horien aurrekariak Montaigne eta Blaise Pascal filosofoengan ere aurki badaitezke ere. Eskola horretako figura nagusia Henri Bergson filosofo frantsesa (1859-1941) izan zen, Literaturako Nobel saria ere eskuratu zuena 1927an. Eskolako printzipio nagusiak kanpoko munduaren ukapena, zientzia ezagutza faltsutzat hartzea, Jainkoaren errealitatea, kontzientzian horren existentziarako forgak aurki ditzakegunez, eta tradizioaren defentsa, izpirituaren islada denez. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.