Materialismo dialektikoa


KategoriakFilosofia

Materialismo historikoa marxismoaren zientzia soziala den bitartean, historiaren bilakaera aztertzen duena, materialismo dialektikoa marxismoaren filosofia da, errealitatea eta mundua azaltzen dituena. Horren arabera, dena da materia, gure pentsamenduak barne, horiek ere materiatik eratortzen baitira, prozesu fisikokimikoak besterik ez diren sentsazioetatik abiaturik. Hartara, materialismo dialektikoaren lehen ondorioa errealitatearen ikuspegi monista da, objektua eta subjektua bateratzen dituena, eta kontzientziaren eta gorputzaren arteko bereizketa ontologikoa ukatzen duena. Hala ere, marxismoa idealismoaren aurkako filosofia ere bada, eta errealitatearen batasuna, Jainkoa alegia, idealismoaren oinarrizko axioma bat da; horren aurka egiteko, materialismo marxistak naturaren aldaketa nabarmentzen du: errealitatea bakarra den arren, etengabe mugimenduan dago, aurkakoen arteko elkarrekintzaren bitartez, aurkakoen arteko harreman dialektikoan, zoriaren eraginik gabe. Epistemologiari buruz, materialismo dialektiboak ezagutza munduak kontzientzian sortzen duen islada besterik ez dela baieztatzen da, praxis sozial edo lanaren bitartez sortzen dena; hain zuzen, hori litzateke gizakiaren ezaugarri nagusia, mundua eta horri buruzko ezagutza praxis sozialaren bitartez garatzea, ekoizpen moduak eta lan harremanak sortuz, eta horietatik historia garatuz, kausalitate kate baten moduan, materialismo historikoak baieztatzen duenaren arabera.

Erreferentziak

268 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.