Teoria kritikoa, batzuetan soziologia kritikoa ere deitua, gizartearen kritika eta aldaketa helburu dituen teoria da, gizartea osotasunean harturik, gizartea ikertzea eta azaltzea helburu duen ikuspuntu soziologikoaren aurkakoa. Teoria…
Soziologian, masa kritikoa fenomeno jakin bat abiarazi eta modu autonomoan garatzeko behar den pertsona tamaina minimoa da. Kontzeptua hainbat gizarte arlotan aplikatzen da: adibidez, errentagarritasun ataria, produktu bat errentagarri izan eta beraz epe luzera bideragarria izateko behar masa kritiko edo unitate-kopurua; hizkuntza bat ez desagertzeko ere hiztun kopuru minimo bat behar da, hura ere masa kritiko deitu daitekeena edo web orrialde bat bilatzaile batean agertzeko, agian bisitarien masa kritiko bat behar da, hura gaindituta, bilatzailean agertu eta bisitariak ugalduko dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, critical mass; gaztelaniaz, masa crítica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.