Masa-gizona (masa-gizakia)


KategoriakFilosofia
Masa-gizona edo masa-gizakia José Ortega y Gasset (1883-1955) filosofo espainiarrak Masen errebolta lanean garatutako gizakiaren ideia, eredu edo kontzeptu kritiko eta negatiboa da. Haren esanetan, ekimen eta asmo propiorik gabeko gizona da masa-gizona, masen korronte eroso eta gogoetagabeari jarraitzeko joera baino ez duena, nortasun, ideal eta proiektu propiorik gabe, bere interesen alde baino jokatzen ez duena. Horrela, masa-gizonaren kontzeotuak, jatorrizko kontzeptu gisa, bat egiten du Ortegaren filosofia liberal eta indibidualistarekin, totalitarismo ororen aurkakoa. Halaber, ez da ulertu behar masa-gizonaren kritika elitearen edo aristokraziaren goraipamen gisa; izan ere, Ortega haien pribilegio naturalen aurka azaldu baitzen beti.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, hombre masa.
Ikus, gainera
194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.