Marketinean, marka enpresa batek bere produktu eta zerbitzuak identifikatu eta lehiakideen produktuetatik bereizteko erabiltzen duen elementu multzo bat da, hala nola izen, ikur, logo, lelo edo tipografia bat…

Marka esperientzia produktu edo zerbitzu baten kontsumitzaile erreal edo potentzial batek jadanik marka batek eta harekin sortzen diren interakzioak eragiten dizkion bizipen eta ondoriozko emozioen multzoa da, ondoren marka horrekiko jarrera eta pertzepzioa, eta finean erosketa prozesua ere eragingo dituena. Zehatzago, marka esperientzia esperientzia sentsoriala da lehenbizi, enpresak moldatzen duena, horren ondorioz eta ordena horretan, hurrenez hurren, dimentsio afektibo, intelektual eta konduktualak sortzen eragiten behar dituena, erosketarekin eta bezeroaren asetzearekin bukatu arte.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, brand experience; gaztelaniaz, experiencia de marca.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.