Estatistikan, klase-marka tartekako maiztasun-taula batean tarte bakoitzeko muga-balioen batezbestekoa edo erdipuntua da. Adibidez, 100-200 tarteko klase-marka 150 da. Klase markak tarte osoaren balio adierazgarri gisa erabiltzen dira neurri…

Marketinean, marka enpresa batek bere produktu eta zerbitzuak identifikatu eta lehiakideen produktuetatik bereizteko erabiltzen duen elementu multzo bat da, hala nola izen, ikur, logo, lelo edo tipografia bat (edo horien konbinazio bat), kontsumitzaileek onartu, baloratu eta bereizgarritzat hartzen dutena. Marka ez da beraz izen edo ikur soil bat, eta haratago doa: marka osatzen duten elementuak identifikatu egin behar dira, eta marka bereizgarritzat hartu eta nabaria (ikus, nabaritasuna (marka)) izan behar da kontsumitzaileen aldetik, balioak sortuz, hala nola kalitatea, modernitatea, gaztetasuna, eta balio horiek balio ekonomiko bilakatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, brand.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.