Nabaritasuna (marka)


KategoriakEnpresa

Marka baten nabaritasuna marka ezagutua eta gogoratua izateko duen ahalmena da. Zehazkiago marka bat ezagutzen dela esaten da, marka aipatzen zaionean, beste marka batzuen artean, pertsona inkestatua marka hori ezagutzeko gai denean; aldiz marka gogoratua da, produktu bat edo produktu-sail bat emanda, produktu horren marka jakin bat gogoratzeko gai denean. Ildo horretatik, nabaritasun maila zenbai bereizten dira: marka menderatzaile edo nagusia, produktua markarekin identifikatzen denean (Kleenex, paperezko mukizapien kasuan); top of mind edo lehen aipamena, produktua aipatuta, burura datorkion lehen marka alegia; berezko nabaritasuna, produktua aipatuta, inkestatua marka aipatzeko gai denean; eta iradokitako nabaritasuna, inkestatua marka beste marka batzuen artean bereizteko gauza denean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, brand awareness; gaztelaniaz, notoriedad de marca.

 

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.