Maria Solt eta Kastero


KategoriakAbestiak

Maria Solt eta Kastero Zuberoako euskal abesti herrikoia da, Pierre Topet Etxahun koblakariaren bertsoekin osatua. 

Hitzak

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei-hamarna urtetan
hartü die amorio
Kastero jelostü gero
Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt dia nigarrez
Izorra dela beldürrez.
Barnets-Bordako anderiak
kontsolatü du elez
Emazte zaharrik oküpü
agintzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü.
Santu zahar bateganik
oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü,
hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü.
Elizalat juan eta
tabarnan egoiten düzü
Kastero denegatik saintü
Maria Solt antzü zira zü.

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.