Mapetan iparra goi aldean jartzearen abiapuntua XIII-XIV mendeetan dago, iparrorratza Europan erabiltzen hasi zenean, Txinatik ekarria, eta, jakina denez iparrorratza iparra seinaletzen duen orratz magnetikoa da. Hori baino lehenago, Europan egindako mapetan goialdea ekialdera zabaltzen zen, arrazoi erlijiosengatik, Jerusalen ekialdean zegoelako. Erdi Aroko kartografia islamikoan, berriz, mapetako goi aldean hegoa jartzen zen.
Loturiko artikuluak
Zergatik zaindu behar da Zumaiako flysch-a?Zumaiako flysch-a bereziki babesturik dagoen naturako eremua da, eta bere garrantzi geologikoa aitorturik dago nazioartean, bere arroka-estratuetan Lurreko milioika urtetako bilakaera jasota dagoelako, horien artean Kretazikoko Iraungipen Handia,…
Goi-isurizko jakituriaErdi Aroko eskolastikan, goi-isurizko jakituria Jainkoak giza arimari txertatzen dion ezagutza da, berezkoak eta sortzetikoak, abstrakzioaren eta hautematearen beharrik gabe. Jatorrian, Jainkoak Adani goi-isurizko jakituria ziola sinetsi izan da. Beste…
Goi Erdi AroaGoi Erdi Aroa Erdi Aro izeneko garai historikoaren hasierako zatia, V. mendetik X. mendera luzatzen dena. Horren aurreko aro historikoa Antzinaro Berantiarra da. Horren hasiera eta bukaera zehatza…