Manufaktura edo manufakturazioa lehengaiak eraldatuz eta osagaiak muntatuz produktu berriak ekoizten dituen industriaren prozesua da. Antzina, lehengaiak eskuz landuz (latinezko manus, "eskua" hitza hartuz) produktuak ekoizteko prozesua zen, baina Industria Iraultzaren garapenarekin batera makineria arina ere erabiliz burutzen diren ekoizpen prozesuak biltzen ditu. Horrela, manufakturak dira ehungintza, altzarigintza, automobilgintza, etxeko elektrogailuen industria, ordenagiluen fabrikazioa eta abar. Beraz, manufakturatik baztertzen dira industria astuna edo oinarrizko industria eta ekipo ondasunak ekoizten duen industria.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eraldaketa-industriaHiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu. Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen…
Kontsumo-industria (kontsumo-ondasunen industria)Kontsumo-industria edo kontsumo ondasunen industria kontsumo-produktuak, familia eta bestelako azken kontsumitzaileentzat produktuak ekoitzi eta merkaturatzen dituen industria sektoreen multzoa da. Beraz, kontsumo-industriatik kanpo geratzen dira beste enpresentzako input…
Industria astuna eta industria arinaIndustria astuna beste industrientzat intsumoak ekoizten dituen industria da, bereziki lehengaiak prozesu fisikokimikoen bitartez eraldatu eta beste industrientzat prestatzen dituena. Lantegi eta azpiegitura handiak behar dituen industriak dira,…