Manierismoa


KategoriakArtea

Gorputz, forma eta tamainen distortsioa izan zen manierismoaren ezaugarrietako bat. Irudian, adibide gisa, Lepo luzeko Ama Birjina, Parmigianino margolariaren lana.

Manierismoa Europan XVI. mendean, bereziki 1520-1580 bitartean, garatutako korronte artistikoa izan zen, urte batzuk lehenago nagusitu zen Errenazimenduko klasizismoaren kontrakarrean sortua, naturaren irudikapena, proportzio eta formen perfekzioa, oreka, harmonia eta espazioaren zehaztasuna baztertu, naturako eta gorputz formak eraldatu eta artistaren trebetasun pertsonala, birtuosismoa eta orijinaltasuna (maniera, italieraz) goraipatu eta azalarazi nahi dituena. Sofistikazioa da estiloa definitzen duen ezaugarri nabarmena, eta ildo horretatik hurrengo mendean zabaldu zen barrokoaren aurrekaritzat hartzen da. Beste ezaugarri batzuk dira esperimentazioa, heterogeneotasuna, distortsioa, nahasmena, sentsualitatea, eta adierazkortasuna. Doménikos Theotokópoulos, Grekoa ezizenaz ezagunagoa, da mugimenduaren ordezkari nabarmenetakoa. Dena den, estilo heterogeneoa izan zen guztiz, artista bakoitzaren margotzeko maniera dela eta. Aipatu izan da artisten artean zabaldu zen humanismoarekiko ezkortasun giroaren ondorioz sortu zela, Karlos V.ak 1527an bururutako Erromako arpilatzea dela eta, non artelan asko galdu egin ziren. Literatura eta musikara ere zabaldu zen korrontea izan zen. Egun, manierismo terminoa artelan orijinal, sofistikatu eta adierazkorrak izendatzeko ere erabiltzen da.

290 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.