Makinismoa ekoizpen prozesuetan makina konplexuak kopuru handitan sartzeko prozesua da, produktibitatea gehitzeko helburuarekin. Industria Iraultzarekin lotzen den prozesua da eta bereziki XIX. mendean zehar garatu zen, fabrika sistemarekin batera. Horren aurka altzatu ziren ludditak izenekoak, makinek lanpostuak murrizten zituztela argudiatuta. Makinismoaren beste ondorio bat langileen alienazioa da, makinismoa bere goren mailara iritsita, langilea makinaren mendean geratzen baita guztiz, Charles Chaplinek Modern Times filmean ederki erakutsi zuen bezala.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Fabrika-sistemaFabrika-sistema (ingelesez, factory system) Industria iraultzaren hasieran etxeko sistema edo sistema domestikoa ordezteko garatu zen ekoizpen-sistema izan zen, langile nekazariak bere kontura edo merkatari kapitalista batek jarritako bitartekoekin…
Baterako ekoizpenaBaterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua, ekoizpen bakuna ez bezala, ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu ezberdinak, koproduktu izenekoak, eta azpiproduktuak eskuratzen dituen produkzio-sistema da.…
Ekoizpen-lerroaKate-ekoizpenean, ekoizpen-lerroa edo produkzio-lerroa ekoizpena garatzen duten pausoen sekuentzia lineala jarraituz burutzen den ekoizpen-kateetako bakoitza da, hartan zehar behar diren baliabideak behar den ordenan jarriz ezarriz eta antolatuz.