Maiorazkoa, maiorazgoa edo premutasuna (azken hau, Ipar Euskal Herrian) pertsona bat hil ondoren, haren ondarearen zati handiena, bereziki baserria eta lurrak, oinordetzan seme zaharrenari pasatzeko ohitura eta arau juridikoa da. Espainian, eta baita Euskal Herrian ere, ohikoa izan zen XIX. mendera arte, eta Antzinako Erregimenaren oinarri juridiko funtsezkoenetakoa izan zen, Espainian jaurerri-sistemaren iraupena bermatu baitzuen, jaurerriak oso osorik eta zatitu gabe, eta beraz bere pribilegio guztiekin, atxikiz. Euskal Herrian XX. mendera arte iraun duen ohitura izan da, eta horri esker baserriak eta horien lurrak oso osorik atxiki dira, Espainiako beste toki batzuetan, Galizian bereziki, lurrak behin eta berriz izan den zatitzearen ondorioz garatu den minifundismoa saihestuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mayorazgo.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kleroa eta klerikoakKleroa (antzinako grezierazko kleros hitzetik, "talde") erlijio bateko hierarkiako karguen taldea da. Bereziki kristau elizei buruz erabiltzen da, kristautasunaren baitan sortu baitzen terminoa. Antzinako Erregimenean, kleroak hiru estamentuetako…
Latifundioak eta minifundioakLatifundioa (latinezko latifundium hitzetik)nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena, orokorrean nekazaritza estentsiborako erabilia, produktu bakarrarekin edo bakan batzuekin eta produktibitate eskasekoa. Minifundioak berriz,…