Maileguak


KategoriakEnpresa

Agian mailegu linguistikoei buruz bilatzen ari zinen.

Mailegua edo mailegu-kontratua bi pertsonen arteko kontratua, non pertsona batek (mailegu-emailea) beste pertsona bati (mailegaria) diru-kopuru jakin, zehatz eta finko bat (printzipala edo maileguaren zenbatekoa) uzten dion , hartzaileak hartzekodunari maileguaren zenbatekoa biok adostu eta ezarritako kopuru zatituetan (aldiro ordaindu beharreko kuotak) eta datan (epemuga) itzultzeko konpromisoarekin, ohikoan interes-tasa baten arabera kalkulaturiko interesekin batera. Mailegua itzultzean, maileguaren zenbatekoaz gainera, hartzaileak interesa ordaindu behar izaten du dirua uztearen trukean. Hala, maileguaren kuotak bi atalek osatzen dute: ordaindu beharreko interesak eta maileguaren zenbatekoaren itzulketa edo amortizazioa. Maileguaren kuotak kalkulatzeko zenbait metodo daude (ikus, amortizazio finantzarioa); ohikoenak metodo frantsesa, amerikanoa eta alemaniarra dira. Ohikoa da, halaber, bereziki entitate finantzarioekin adosten diren maileguetan, hipoteka bat ezartzea hartzailearen edo beste baten ondasun baten gainean, mailegua ez itzultzearen kasuan berme gisa; kasu horietan mailegua hipotekarioa dela esaten da. Epemuga baino lehen, maileguak kantzelatu (hartzaileak amortizatzeke geratzen den maileguaren zatia ordaintzen duenean), berritu (nobazioaren bitartez, non une batetik aurrera maileguaren kondizio berriak adosten diren bi aldeen artean) eta subrogatu (maileguaren hartzailea edo hartzekoduna aldatzen direnean) egin daitezke. Juridikoki, maileguak kontratuak dira, gehienetan notario baten aurrean sinatu eta ziurtatzen direnak, eskritura publikoaz.

Ikus, gainera

 

294 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.