Mailegu linguistikoak (hitzen mailegutza)


Hizkuntzalaritzan, maileguak beste hizkuntza batetik nolabait ekarritako hitzak dira. Ekarpen hori nola egiten den ikusita, mailegu mota zenbait bereizten dira:

  • xenismoak, beste hizkuntza batetik zuzenean, inongo moldaketarik gabe, ekarritako hitzak; adibidez, software, surf, chip, ....;
  • kalkoak edo, zehatzago, kalko semantikoak, existitzen den hitz bati adiera berri eransten zaionean, literalki beste hizkuntza batetik ekarritakoa; adibidez, sagua (ordenagailuko tresna);
  • kalko lexikoak, lexi, hitz edo esapide berri bat sortzen denean, hauen artean bereiziz,
    • neologismoak, hitz berri bat sortzen denean, beharrezko moldaketa foniko edo ortografikoak eginez; adibidez, interfaze (ingelesezko interface hitzetik);
    • neologismoa hizkuntzan normaltasunez erabiltzen denean, neologismo izateari utzi eta mailegu huts bilakatzen da, bere zentzu hertsienean; adibidez, futbol (ingelesezko football hitzetik).
193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.