Estradiegetiko eta intradiegetiko (baita ere, kanpodiegetiko eta barnediegetiko, hurrenez hurren) terminoak narrazioa eta narrazio kontatzeko ekintza bereizteko erabiltzen dira. Narrazio bat, narratzaile bat edo narrazio bateko elementuren bat…

Maila sozioekonomikoa edo estatus sozioekonomikoa gizarte batean pertsona edo familia batek beste pertsona eta familiei buruz duen kokapen erlatiboa da, aldagai sozialak (bereziki hezkuntza) nahiz ekonomikoak (bereziki errenta, ondarea eta etxebizitza) kontuan harturik. Orokorrean, maila sozioekonomiko altua, ertaina eta baxua bereizi ohi dira. Aldagai azlatzaile moduan baliatu ohi da hainbat ikerketetan; adibidez, maila sozioekonomiko altua duten pertsonek osasun arazo gutxiago eta bizitza luzeagoa izaten dutela frogatu da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, socioeconomic status; gaztelaniaz, nivel socioeconómico.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.