Zoru itsaskorra


KategoriakSoziologia

Zoru itsaskorra edo lurzoru itsaskorra emakume langileek lanpostu prekarioak baino hoberik lortzeko zailtasun edo oztopoak dituztenean gertatzen den egoera da, bereziki gizonekin alderatuta eta genero-diskriminazioaren ondorioz. Lurzoru itsaskorrak emakume langileak beti behe mailako lanpostuetan aritzera derrigortzen ditu, soldata txikiagoekin eta aldi baterako kontratuekin, eta karrera profesionalean aurrera egiteko zailtasunarekin. Lanbide batzuen feminizazioarekin estu loturiko egoera da, eta batzuetan emakumeen autoestimu eskasarekin lotua, konfiantza-arrakalarekin alegia. Fenomenoa azalarazi eta zoru itsaskor gisa izendatu zuen lehena Catherine Berheide soziologoa izan zen 1992 urtean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sticky floor; gaztelaniaz, suelo pegajoso.

Ikus, gainera

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.