
Openfield paisaia, Frantzian. Ohartzekoa da nekazaritzak lur azalera gehiena hartzen duela, basoari leku eskasa utziz.
Lursail zabalak edo lursail irekiak, nazioartean inglesezko openfield izenaz ere ezaguna, nekazaritza paisaia mota bat dira, non lursailak irekiak diren, beraien arteko hesirik gabe, eta orokorrean oso zabalak, latifundioak beraz, lurraldearen azalera osoa hartzen dutenak, landu gabeko lursail oso gutxirekin, lugorriak ezik. Ordokiko paisaia izaten da. Bereziki sekain lurretan gertatzen den paisaia da, eta maiz zerealak lantzen ditu, bestelako laboreak (mahatsa, ekilorea, ...) ere ohikoak diren arren. Halaber, guztiz mekanizatutako nekazaritza lantzen da, lursailen tamaina handia dela eta. Ohikoan, openfield nekazaritza paisaiarekin loturiko landako habitata edo populamendua kontzentratua da.
Lursail zabalak paisaia nagusia dira Espainiako goi-lautadan eta Europako erdialdean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Goi-isurizko jakituriaErdi Aroko eskolastikan, goi-isurizko jakituria Jainkoak giza arimari txertatzen dion ezagutza da, berezkoak eta sortzetikoak, abstrakzioaren eta hautematearen beharrik gabe. Jatorrian, Jainkoak Adani goi-isurizko jakituria ziola sinetsi izan da. Beste…
PenelautadaPenelautada edo penezabaldia (latinezko paene, "ia", hitzetik osatua) higaduraz sortutako ia lautada moduko erliebea da, tarteka muino, interflubio edo ibaiarteko eta bailarak dituena, jatorriko erliebe formak denbora luzean…
Goi-lautadaGoi-lautada edo goi-ordokia itsasoaren mailatik goi samar dagoen lur eremu laua da, hedadura handikoa, besterik gabe ingurunetik mendikateek bereizten dutena (Iberiar Penintsulako lautada) bezala, edota hartatik besterik gabe…