Lurraldearen antolakuntzan bi motako elementu edo faktoreak antzematen dira: alde batetik, elementu bateratzaileak, lurraldeak eta espazio geografikoak bateratu, lotu edo integratu egiten dituztenak; eta bestetik, elementu zatitzaileak, lurraldeak zatitu eta bereizi egiten dituztenak.
Lurraldearen elementu bateratzaile nagusienak azpiegiturak dira, errepideak eta trenbideak, beste lurralde batzuekin lotu egiten dituztenak. Elementu bateratzailetzat ere har daiteke erliebea; adibidez, haranak eta kostaldeak elementu bateratzaileak izaten dira, haietan azpiegiturak garatzea errazagoa delako.
Lurraldearen elementu zatitzaileak dira, adibidez, mendikateak eta golkoak, hau da, azpiegituren garapena oztopatu egiten dituzten erliebaren formak. Aldi berean, elementu zatitzaileak iza daitezke faktore kultural eta politikoak (hizkuntza desberdinak eta lurraldea herrialde batzuetan banatua egotea).
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Lurralde-antolakuntzaLurralde-antolakuntza eskualde bateko lurraldea, maila desberdinetan (herritik nazio osora) nola eratu, egituratu, lotu, saretu eta baliatu behar den ezartzen duen plangintza estrategikoa eta ondoriozko politika, programa eta arauen…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…