Azkenean, arazo guztiak bideratu edo konpondu egiten direla adierazteko. Aldaerak urak egingo du bide
Lurrazpiko urak, lur azpiko urak, azal azpiko urak edo lurpeko urak euriaren ondorioz edo lur azaleko ibai eta aintziretatik lur azpiko zirrikitu eta barrunbeetan barneratu eta metatutako ura da, geruza iragazgaitz batekin topo egitean metatu egiten dena edota lur azpian barrena zirkulatzen duena, lurrera berriz ere azaleratu arte, sorburu eta iturburuetatik. Batzuetan paisaia nabarmen eraldatzen duten urak dira, kareharrizko eremuetan karst izeneko paisaiak esaterako lur azpiko urek moldatutakoa da. Ezaugarri berezi gisa, lur azpiko urek zirkulazio-abiadura txikiagoa duten gainazaleko urek baino.
Ekonomikoki eta sozialki garrantzi handiko urak dira. Ur garbi eta aratzak izanik, gizakiaren kontsumorako egokiak eta osasungarriak ere izaten dira, eta haien bolumen handiagatik garrantzitsuak nekazaritzan. Gainustiapena eta kutsadura ur horien balioa arriskuan jartzen dituen faktoreak dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aguas subterráneas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.