Lukurreria dirua mailegatzeagatik gehiegizko interesa edo korritua ordainaraztea da. Zentzu ekonomikoa baino, zentzu moral eta juridikoaduen terminoa da. Hain zuzen, historian lukurreria gogor gaitzetsi den jokabidea da, bereziki kristautasunean eta islamean. Biblian anitz dira lukurreriaren aurkako aginduak eta ohartarazpenak. Lukurreria aurkako jarrera soziala indartu egin zen Erdi Aroan, eta hain zuzen juduak Espainiatik kanporatzeko aitzakietako bat, juduak lukurreroak edo lukurariak zirelakoan zetzan. Hainbat herrialdetako ordenamendu juridikoetan lukurreria zigortu egiten den jokabidea. Espainian, Lukurrekiaren Legea ezarri zen indarrean, baina 2000 urtean horren artikulu batzuk derogatu egin ziren. 2015 urtean, Espainiako Tribunal Gorenak bankuek kreditu txartel batean kobratzen zituen interes tasa gehiegizkoak baliogabetu zituen, lukurreria zirela erabakita.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, usury; gaztelaniaz, usura.
Loturiko artikuluak
Interesak (korrituak)Interesa edo korritua dirua maileguan hartzeagatik, beste batek denbora uzteagatik alegia, ordaindu beharreko prezioa da. Beraz, diruaren prezioa dela esan daiteke, dirua aldi baterako erabiltzeagatik. Hainbat kontsiderazio argudiatu dira interesa…
Partaidetzazko maileguakPartaidetzazko mailegua enpresa hasiberriak, hala nola start-up eta antzekoak, finantzatzeko modu bat da, arrisku-kapital izeneko partaidetza zuzenaren eta mailegu arruntaren bitartekoa, alde batetik interes finko batekin, eta bestetik,…
AnatozismoaAnatozismoa (antzinako grezierazko ana, "berria", tokos, "produktu, interes", hitzetatik) kreditu, mailegu edo orokorrean zor bati buruzko interes edo korrituak garaiz ordaindu ez diren kasuetan, zenbateko eta korritu horiengatik…