Kongruentzia zerbait beste zerbaitekin lotzean gertatzen den adostasun edo bateragarritasuna da. Orduan, dena delakoa kongruentea dela esaten da. Inkongruentzia berriz, zerbaitekiko lotura gauzatzen ez denean gertatzen da, eta…

Lugorria laboratu gabe uzten den lursaila da, modu horretan lurra ongarritu (lurreko mineralak berreskuratzea eta hezetasuna atxikitzea ahalbidetuz), izurriteak saihestu eta hurrengo laborea emankorra izan dadin. Historian zehar, lugorria hiru urteko ziklo baten baitan erabili izan da, zerealak, lekak eta lugorria txandakatuz. Lugorria luzea izan daiteke, gutxienez urtebeteko iraupena duenean (lugorri zaharra berriz, urtebete baino iraupen luzeagoa duena da), eta laburra (urteko zikloaren baitan, hilabete batzuetako iraupena duenean).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, barbecho.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.