Lorenzen kurba


KategoriakEkonomia

Lorenzen kurba guztizko edo total bat elementu batzuen artean nola banatzen den, banaketaren parekotasuna alegia, azalarazten duen diagrama bat da. Zehazki, banaketako datuetatik abiatuta, elementuen portzentaje zehatz batek guztizkoaren zenbateko portzentajea hartzen duen ematen du. Adibide gisa eta errentez mintzatuz, Lorenzen kurba pertsona edo familia pobreenen portzentaje bakoitzeko errenta osoaren zenbateko zatia hartzen duten adierazten du. Errentaren kontzentrazioa edo desparekotasuna neurtzen duen Giniren indizea kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzen da.

Ikus, gainera

 

169 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.