Kurba praxitelestarra


KategoriakArtea

Kurba praxitelestarra edo biribiltasun praxitelestarra Antzinako Grezian eta Erroma Klasikoan giza eskulturak egiteko maiz erabili zen gorputz jarrera-eredua da, Praxiteles eskulturgileak asmatu zuena baina gerora hainbat artista klasikok ere errepikatu zutena. Gorputz jarrera horretan gorputzaren pisu osoa hanka bakar baten gainean bermatzen da eta beste hanka aske geratzen da, gorputzaren luzeran kurba bat marraztuz eta aldi berean eskulturan dinamismoa eraginez. Kurba praxitelestarrean oinarritu ziren eskultura famatuak dira Cnidoren Venusa (irudian), Apolo Sauroktono eta Hermes Dionisos haurrarekin, guztiak Praxitelesenak, eta Eros arkua tenkatuz, Lisiporena.

195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.