Lantegi, industria edo enpresa bati buruz, lokalizazio-faktoreak edo kokapen-faktoreak lantegi, industria edo enpresa baten kokapen geografikoa erabakitzean kontuan hartu beharreko faktoreak edo alderdiak biltzen ditu. Orokorrean, honako hauek dira:
- lurzoruaren eskuragarritasuna eta kostua;
- kokapenaren irisgarritasuna eta bestelako azpiegiturak (errepideak, bestelako garraiobideak, komunikazio-sareak);
- lehengaien gertuko eskuragarritasuna;
- ingurune industrial egokia, enpresaren jardueran lagundu dezaketen enpresek osatua (kalitatezko hornitzaileak eta baita ere jarduera beretsuko enpresak, haiekiko elkarlanean sinergiak sortzeko);
- lan indarra, bereziki horren trebakuntza eta kostua;
- ingurune politiko eta administratiboa, bereziki bertako politika ekonomiko eta industriala, fiskalitatea, dirulaguntza publikoak, krediturako sarbidea, ...
- eskualdeko garapen ekonomiko eta soziala.
Loturiko artikuluak
IntsumoakIntsumoak edo input-ak ekoizpen-prozesu batean erabili eta kontsumitu egiten diren baliabide material eta ondasunak dira, ekoizpen-prozesuan kontsumitu egiten direnak. Batzuen arabera, intsumoak eta ekoizpen-faktoreak sinonimotzat hartzen dira, baina…
Enpresa (definizioa)Enpresa (gaztelaniaz, empresa), alde batetik giza baliabideak (langileak eta horien ahalmen eta trebetasunak, teknologia jakin bat baliatuz) , eta bestetik finantza-baliabideei esker eskuraturiko ekoizpen-faktore materialak (makinak, ibilgailuak, azpiegiturak,…
Arrisku-faktoreak eta babes-faktoreakArrisku-faktoreak gaixotasun, sindrome edo nahasmendu bat garatzeko probabilitatea gehitzen duten faktore, aldagai eta ezaugarriak dira. Adibidez, estresa eta bakardadea depresioa pairatzeko arrisku-faktoreak direla esaten da. Arrisku-faktoreen aurkakoak babes-faktoreak…