Lokalismoa beste lurralde eta komunitateekiko elkartasunean bertakoen interesak zaindu egiten dituen ikuspegi politiko eta ekonomikoa da, eta horrexegatik globalizazioaren aurkakotzat hartzen dena. Besteak beste, garapen ekonomiko lokala bertako kontsumoan eta produkzioan oinarritzen du; bertako kultura garatzen du, identitate kultural propioa landuz; komunitateari gizarte zerbitzu integralak bultzatzen ditu osasun eta hezkuntza aldetik, bertakoei komunitatean bizitza-proiektuak garatzeko aukerak emanez. Hori guztia lortzeko, lokalismoak garapen iraunkorraren ikuspegi zorrotzagoa eskatzen du, iraunkortasuna bertako lurraldera mugatu eta autosufizientzian oinarritu behar baita, beste lurraldeetako baliabideen ustiapena mugatuz.
Loturiko artikuluak
Garapen Jasangarrirako HelburuakGarapen Iraunkorreko Helburuak, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Garapen Jasangarrirako Helburuak edo Garapen Jasangarriaren Helburuak Nazio Batuen Erakundeak 2015 urtean adostu eta onarturiko helburu zerrenda bat da, ingurumenari, ongizate sozialari…
Globalizazioa, mundializazioaGlobalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko integrazio ekonomiko, politiko eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei komunikazioa eta garraioa…
-