Hiribilduak (gaztelaniaz, villa) Erdi Aroan pribilejio batzuk, hala nola jurisdikzio berezia, azokak ospatzeko eskubidea adibidez, edo kanpoko erasoei aurre egiteko erregearen babesa eta laguntza, eskuratu zituzten gune populatuak…

Logografoak Antzinako Greziako lehenengo historialariak izan ziren, Herodotoren aurretikoak, kronika historiko eta geografikoak prosan idazten zituztenak, eta gehienbat Jonia eskualdekoak. Haien lanek ez zuten asmo literariorik eta gertakari historiko, geografiko eta etnografikoak jasotzera mugitzen ziren. Horrexegatik hartzen da Herodoto, historiografiaren aitzindaritzat, haren lanek maisutasun nabarmena erakusten dutelako hasierako logografoen lanean aldean, zorroztasun historikoaren nahiz literatutaren aldetik. Logografo ezagunena Hekateo Miletokoa (ca. K.a. 550 - K.a. 476) da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.