Aktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu…

Lochmann-Ruchti efektuak enpresa batek bere aktibo finkoak zatika eta aldiro amortizatzean sortzen den autofinantzazioari egiten dio erreferentzia. Aktibo finkoak hasieratik amortizatzean, aktibo horiek lanean dirautelarik, aktibo finko berrietan inbertitzeko aukera ematen da, hasierako aktiboen bizitza erabilgarria agortu baino lehen; efektu hori iraunkorra da gainera, amortizazioari esker eskuratutako aktibo finkoek ere efektu berdina eragiten dutenez. Dena den, efektu hori sortzeko zenbait baldintza bete behar dira, amortizatutako aktibo finkoa unitate batzuk osatua izatea, funtzionamendu independentea izatea eta enpresa hazkunde-fase batean murgilduta egotea.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.