Urbanizazioa edo hiritzea biztanleria eta jarduera ekonomikoak hirietan biltzen diren prozesu demografiko eta ekonomiko orokorra da, bereziki landa eremuetan bizi den biztanleria hirietara aldatzearen ondorioz gertatzen dena. Ikus,…

Litoralizazioa (latinezko litoris hitzetik, "kostaldea") biztanleria eta jarduera ekonomikoak kostaldean biltzeko duten fenomeno sozioekonomiko eta geografikoa da, kostaldeko hirien tamaina handituz eta batzuetan metropoliak ere garatuz. Hainbat arrazoi daude litoralizazioa gertatzeko: lehengai eta produktuen garraioa errazten duten portuen gertutasunak enpresak inguru horretan, erakarmen turistikoa, itsasoaren gertutasunak bultzaturik eta klimaren epeltasuna. Litoralizazioa abiarazita gainera, atzeraeraginezko dinamikak ere gertatzen dira, populazioak eta jardueran kostaldean biltzeak berak are eta populazio eta enpresa gehiago erakartzen baititu. Litoralizazioak barneraldeko lurraldeetan eragina baduz ere, lurralde desoreka sorrarazteko joera du, eta azkenean barnealdeko lurraldeak isolaturikieta garapen ekonomiko eta sozialerako aukerarik gabe utzio ditzake. Euskal Herrian, litoralizazioa nabarmena da Iparraldean, Baionatik Hendaiara Iparralde osoko biztanleriaren portzentaje oso handia bilduz, masazko turismoak eraginda, barnealdeko nekazaritza herrien kaltetan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.